Testuingurua
(...) Elisabetek Espiritu Santuz beterik oihuka honela esan zuen: bedeinkatua zu emakumeen artean eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
52garrena. Gure Andre Mariak kantua abesten du: Haundiesten du nere arimak Jauna.
63garrena. Maria Elisabetekin hiru hilabete inguru egon zen eta gero bere etxera itzuli zen.
[264] Kristo gure Jaunaren jaiotza
Lukas santuak (2,1-14) dioenez
Lehena. Gure Andre Maria eta Jose bere senarra Belenera doaz: Jose Mariarekin bere emazte eta andre ordurako haurdunarekin Galileatik Belenera igo zen Kesaren esana betetzera.
2garrena. Bere lehensemea izan zuen, eta, oihaletan bildu eta, askan jarri zuen.
3garrena. Zeru-aingeru-taldea ailegatu zen eta honela zioten: aintza zeruetan Jainkoari.
[265] Artzaiak
Lukas santuak (2,8-20) dioenez
Lehena. Kristo gure Jaunaren jaiotza aingeruak artzaiei agertzen die: Poz haundia agertzen dizuet, gaur munduaren Salbatzailea jaio baita.
2.garrena. Artzaiak Belenera doaz: Lasterka etorri ziren eta Maria eta Jose aurkitu zituzten, eta haurra askan jarria.
3garrena. Artzaiak Jauna goresten eta aintzatzen itzuli ziren.
[266] Erdaintza
Lukas santuak (2,21) idazten duenez
Lehena. Jesus haurra erdaindu egin zuten.
2garrena. Haren izena Jesus da, sabelean sortua izan baino lehen, aingeruak eman ziona.
3garrena. Haurra bere amari itzultzen diote, eta honek bere Semeari irtetzen zitzaion odolagatik erruki zion.